Jarduerak : KONBI2
ZER DA?
Areto txirrindularitza eta tonifikazioa lantzen dituen jarduera fisikoa da.
Astean hiru saioz osatzen da, lehenengo bietan areto txirrindularitza
emango da eta azkenengo saioan tonifikazioa landuko da.
NORI DAGO ZUZENDUA?
14 urtetik gorako pertsonendako ikastaroa da.
ZEINTZUK DIRA HELBURUAK?
-Egoera fisikoa hobetzea.
-Bihotz eta arnasketa sistemak hobetzea.
-Giharrak tonifikatu eta indartzea.
-Giltzaduren mugikortasuna garatzea.
-Oinarrizko gaitasun fisikoak lantzea.
ZEINTZUK DIRA ONURAK?
-Bihotz gaitasuna hobetzen du.
-Bihotzeko gaixotasunen prebentzioan laguntzen du.
-Gihartza indartzen du.
-Lesio muskularrak saihesten laguntzen du.
-Gihartzaren elastikotasuna hobetzen du.
-Estres eta antsietatea gutxitzen du.
-Kontzentrazio gaitasuna hobetzen du.
IKASLE KOPURUA:
Gutxienez: 10
Gehienez: 20
ORDUTEGIA:
|
EGUNAK |
ORDUA |
|
Astelehen/Asteazken/Ostiralak |
09:30-10:30 |
PREZIOA:
Abonatuak: 18 €/hilero
Ez abonatuak: 45 €/hilero
OHARRA:
-Ura edo edari isotonikoak eramatea komeni da.
-Ikastaroak 17€ko matrikula du.

