Hasiera / Jarduerak / BODY-BALANZE

Jarduerak : BODY-BALANZE

BODY-BALANZE

 

ZER DA?

Yoga, Pilates eta Tai Chi-ko oinarrizko printzipioak eta Feldenkrais

metodoa konbinatuz, gorputza eta psikearen oreka lortzea helburua

duen jarduera fisikoa da.

NORI DAGO ZUZENDUA?

14 urtetik gorako pertsonei zuzendutako ikastaroa da.Talde txikiak

direnez, jarduera pertsona bakoitzaren maila eta ezaugarrietara

egokitzen da.

ZEINTZUK DIRA HELBURUAK?

-Gorputzaren kontzientzia hartu eta ezagutzea.

-Gorputza eta buruaren arteko erlazioa sendotzea.

-Gorputz jarrera hobetu eta eguneroko bizitzak dakartzan

desorekak konpentsatzea.

-Arnasketa osotasunean landu eta berau hobetzea.

ZEINTZUK DIRA DITUEN ONURAK?

-Tentsio fisiko eta psikologikoak gutxitzen dira.

-Estres eta antsietate maila gutxitzen da.

-Gorputzaren oxigenazioa hobetzen da.

-Gorputzeko sistema, ehun eta organo ezberdinen funtzionamendu

egokia ahalbidetzen du.

-Kontzentrazio gaitasuna hobetzen da.

IKASLE KOPURUA:


Gehienez: 18

ORDUTEGIA: 

EGUNAK

ORDUA

Astelehen/Asteazken

08:00-09:00

Astelehen/Asteazkenak 18:30-19:30

Astearte/Ostegunak

15:15-16:15

Astearte/Ostegunak

20:00-21:00

OHARRA:

-Ikastaroak matrikula du.


 
       Itzuli