Jarduerak : Tai Chi
TAI-CHI
ZER DA ?
Tai Chi-a munduko arte martzialik zaharrenetarikoa da. “Formak”
deritzen mugimendu sekuentzia lasaien bidez, gorputza erlaxatu eta
buruaren eta gorputzaren arteko oreka eta armonia lortzea du helburu.
Bere praktikan arnasketa funtsezkoa da eta eguneroko bizitzak
sortarazten dituen desoreka eta gatazkak orekatu eta gorputzaren
funtzionamendu orekatsua ahalbidetzen du.
NORENTZAT?
14 urtetik gorako pertsonendako jarduera da.
ZEINTZUK DIRA HELBURUAK?
-Gorputza eta buruaren arteko oreka lortzea.
-Arnasketa osoa egiten ikastea.
-Gorputza eta burua erlajatzen ikastea.
-Gorputzaren ezagutza eta kontzientzia hartzea.
ZEINTZUK DIRA ONURAK?
-Estresa eta antsietatea murrizten ditu.
-Gorputzeko sistema eta organo ezberdinen funtzionamendu egokia
ahalbidetzen du.
-Sistema inmunologikoa indartzen du.
-Gorputzeko jarrera hobetzen da.
-Gihar eta artikulazioen indar eta flexibilitatea hobetzen da.
IKASLE KOPURUA:
Gutxienez: 10
Gehienez: 20
ORDUTEGIA:
EGUNAK ORDUA Astelehen/Asteazkenak
19:00-20:30
PREZIOA:
OHARRA:
- Ikastaroak 17€ matrikula du.

